XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dalako gunea, Larrabetzu uribildutik kilometro t'erdira dago.

Bestalde, aldapearen erdian dago kokatuta; Uribildua, ostera, ibarraren sakonean.

Sesmeroren arabera (2)SESMERO, F.: El arte del Renacimiento en Vizcaya. 35. orr., Emeterio eta Zeledonio martirien izena XVI. gizaldi bete-betean sartu zan Bizkaian; hori baino lehenago, elizearen izena Berresonagako Andra Mari zan.

Dana dala, A. de Andresek aitatutako izena lehenagokoa dala uste dau (3)ANDRES MORALES. Op. cit., Bizkaiko Foru Zaharrean (1452) santu biok elizearen zaindari legez agertzen diralako; horrezaz gain, harrigarria da elizea Berresonagako Andra Mari deitu izana, izen bereko auzunea Goikolexeatik urrun dago eta.

Aurelius Prudentius olerkariaren Peristephanon-aren arabera, Emeterio eta Zeledonio Calahorran jaioak ziran, eta Gemina VII. leginoan erromatar gudari legez hartu ebezan.

Kristauak izateaz salatu, eta 400. urte inguruan hil egin ebezan.

Jose Angel Garcia de Cortazar-en esanetan, Larrabetzun Calahorrako santuok gurtzeak azaltzen dauen bakarra, VIII edo XIX. gizaldietan errioxarrak herrira bizitzera etorri izana da, beharbada kristautasunaren lehenengo zabaltzaile legez (4)GARCIA DE CORTAZAR, J.A.: Vizcaya en la Edad Media..

Datu hau, Iturrizak esandakoagaz bat dator, hau da, elizea IX. gizaldian irasi zala (5)ITURRIZA, J. R.: Historia General de Vizcaya y epitome de las Encartaciones. II. tomoa, 104-105 orr..

Elizeak Zin Eliza izena dauka, Bizkaiko Jaunak Forua bertan zin egiten ebalako.

Jaunonek hori egin behar eban aitatutako tituluori eskuratzeko; lehenengo eta behin, Bilboko ateetan egin behar eban zin, gero, Larrabetzun, Emeterio eta Zeledonio Santuen Elizan, Gernikako zugatzaren azpian, eta azkenez, Bermioko Santa Eufemia Elizan.

Zin Bidea izenaz ezaguna dan ibilbidea Errege Katolikoek osotu eben, ez ostera hurrengo Gaztelako erregeek, honeek, Bizkaiko Forua Jaurerriko Batzar Nagusietan irakurtzen zan pribilegioa zala bide zin egiten eben eta (6)CELAYA, A.: El fuero de Vizcaya. 16. orr..

Edozelan ere, leitekeana da Zin Bidearen jatorria askoz ere lehenagokoa izatea.

Elizea barriztatzeko diru ugari eralgi zan; erregimenduak zaindariak auzitara eroan ebazan behin edo behin, ez ebelako barriztatze lanok ordaintzeko ia dirurik luzatzen.

Modu horretan, 1729an gangea urratuta egoan eta dorrea erdi jausita.

Elizearen egoera tamalgarria hobetzeko, hamarrenei zati bat kendu jaken.

1729 eta 1738 urte bitartean, 6.894 beiloizko erreal kendu jakezan beharrezko barritze lanak burutzeko.

Edozelan ere, lanok azalekoak izan ei ziran; 1756an, Etxebarriako Juan, bilbotar harginak, Larrabetzuko eliza biak ikuskatu ebazan, euren egoera larri-larria aditzera emonez.

Hurrengo urtean, Erret Zedula batek, hamarrenak jasoten ebezan zaindariek patxadaz barriztatu egiezala agindu eban, hamarrenen zati handia jasoten eben eta.

Modu honetan, Simon de la Cuadra Jagoleak, eliza biak barriztatzeko urtero hamarrenei kendutako 2.000 erreal luzatu egizala lortu zan.

Halan eta guztiz ere, baliabideei itzelezko bultzadea emon arren, ez ziran nahiko, eta maileguetara eta auzo lanera jo behar izan zan.

Elizearen itxurea luzangea da, paralelepipedo luzea, inguru guztian egurrezko arkupea daukala.

Ia inguru guztian zehar daukan urak isurtzeko inposteak luzeagoaren itxurea emoten deutso.